XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste euskeldun bat idazkorrtza arrtu ta euskeraz idazten asten da.

¿Zer gertatzen zayo?.

Gaur egunean euskel-idazle geyenai gerrtatzen zayena.

Errderaz oldoztu ta errderaz idatzi.

Itzak euskerazkuak izango dira noski; joskera, orrdea, errderarena.

¿Zergaitik?.

Geure adimena txikitan errderaz oitu gendulako.

Ikastolan errdel idaztiak irakurri ta ikasi genduzalako bakarrik.

Augaitik euskeraz ari gerala uste arren, erderaz idazten degu.

Aurrerantzean gugaz au jaso ez dedin, maite daigun euskera; beti euskeraz itzegin dezagun; euskera asko irakurri ta idatzi dezagun.

Onela txikitan errdera utsa irakurri ta ikasiaz errdeldundu zitzaizkigun geure adimenak euskeldunduko ditugu.

Eta orrduan ez itz egin bakarrik, idatzi ere euskeraz dagikegu.

LARRAÑAGA'TARR EUKENI.